top of page
  • kulturaugao

Apirilaren 23a: Liburuaren Eguna Mirabatxorekin / 23 de abril: Día del libro con Mirabatxo

Kaixo Mirabatxo!

Oraingo honetan, orri markatzaile bat ekartzen dizuegu.

Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna da. Hori dela eta, liburuak irakurtzen duzuenean erabiltzeko orri markatzaile hau egitera animatzen zaituztegu! Hemen dago markatzailea deskargatzeko esteka...

Gure orri markatzailea, istorio klasiko batean murgilduta dago, hain zuzen, Mantxako On Kixoteren abenturetan. Istorio famatu hau, Cervantes idazleak idatzi zuen, eta nahiz eta nagusiek irakurtzen duten liburu bat izan, jakin dezazue adin guztietarako bideratutako aleak sortu dituztela. Beraz, Kixote, Sancho, Rocinante Dulcinea, etab. ezagutzeko gogoak baldin baduzue, animatu eta bila ezazue zuen adinera bideratuta dagoen bertsio bat!

Malala-k esan zuen moduan: "Haur batek, irakasle batek, liburu batek eta boligrafo batek mundua alda dezake".

10 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo
bottom of page