top of page
  • kulturaugao

Serieak Gaztelekutik 15-18 urtekoentzat / Series desde el Gazteleku para 15-18 años

Hona hemen besti bo gomendio interesgarriak... MERLÍ (generoa: LGBT+): Merli ez da errealitatetik urrun bizi, fikzioa dela ere ahazten ez den bezala. Pertsonaia bakoitzak gatazka lazgarri bat du, gai sozialetan murgiltzera behartzen duena. Merli ez da inondik inora telesail deprimitzaile bat, rollo ona transmititu nahi duena baizik. Arazo bakoitzak konponbidea du, aurkitzea kosta arren, eta peripatetikoak talde disfuntzionala dira, baina adiskidetasunak lotzen ditu. Baina egunaren amaieran Merlik lezio filosofiko bat ematen die beren arazoei jarrera positibo batekin aurre egiteko. Segur aski puntu horrek ahalbidetu zuen Katalunian fenomeno bat izatea: gazteek beren eguneroko elementuak ikusten zituzten telesailean, baina ez zituzten miserian hondoratzen.



SEX EDUCATION (generoa: drama / LGBT+): gazteen sexualitatea esploratzen duen komedia dramatikoa da, tapukerik eta aurreiritzirik gabe. Pertsonaia bakoitza ezberdina da bere artean, eta horrek publikoak horietakoren batekin identifikatzeko aukera gehiago izatea eragiten du. Sexua, birjintasuna, homosexualitatea eta autoaurkikuntzaren inguruko gaiak naturaltasun handiz ukitzen dira. Ez dago aurreiritzirik, ezta makillajerik ere, nerabe eta gazteen interesekoak diren gaiak ezkutatzeko. Gai 'konplexuak' aztertzen ditu, hala nola abortua, sexu transmisiozko infekzioak, jazarpena, besteak beste.






1 visualización0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
bottom of page